Eliza-musika entzun gai, Ozenki elkarteak antolatuta

Ane Elordi 2014ko mai. 15a, 15:05

Ozenki elkarteak kontzertua antolatu du maiatzaren 24rako Arrasateko San Juan Bataiatzailearen Parrokian. Montserrat Sanchez, Igor Egidon eta Felipe Anizek osatutako hirukoteak egingo du emanaldiaren lehen atala, eta ondoren Goikobalu abesbatza arituko da.

Kontzertua maiatzaren 24an, zapatuan, 20:00etan hasiko da, eta sarrera doanekoa izango da. Ekitaldiaren lehen atalean pianoz, biolontxeloz eta ahotsez osatutako hirukoteak eskainiko du errezitaldia; Montserrat Sanchez Peciña sopranoa, Igor Egidon biolontxelo-jotzailea eta Felipe Ainz pianistak osatutako taldea da. Ondoren, Goikobalu abesbatzaren eskutik izango da ekitaldiaren bigarren atala, haien 25. urteurrenean. Emanaldietan kanta klasikoak entzuteko aukera egongo da, esaterako, Bachen 'Aria' eta  Mozarten 'Ora pro nobis'.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak