'Herrixa dantzan' itzuliko da bihar, Uarkapen orain

Jon Berezibar 2014ko mai. 15a, 11:07
Iazko ikasturte amaierako dantzaldia, Garaian.
Bueltan da Herrixa Dantzan egitasmoa Arrasaten. Portaloi elkartek antolatuta eta, ohi bezala, Patxi Montero gidaritzan, bi saio iragarri dituzte. Lehena bihar, 20:15ean Uarkape pilotalekuko taberna ireki berrian eta bigarrena, ekainaren 6an, egubakoitza baita ere, leku eta ordu berean.

Ikasturte honetan oraindino ez da Arrasaten dantza saio herrikoi ezagunaren saiorik egin. Jendea erakartzeko, herriaren erdialdetik gertuago dagoen leku egokiago baten bila ibili dira antolatzaileak – azken saioak Garaia guneko tabernan egin zituzten – eta, azkenean, Uarkapeko ugazaba berriekin tratua egin dute. Ikasturtea amaitu aurreko saio biak proba modua hartuko dituzte, erantzuna baloratzeko.


Denetariko dantzak

Herrixa Dantzan saio irekia da guztiz eta helburua bakarra da: animatzen de edonork ondo pasa dezala. Dantza eta musika tradizionala hartzen dituzte oinarri eta askotariko dantzak egiten dituzte: sokan, bikotean, taldeka... Monterok gidatuta. Saioak doakoak dira eta parte hartzea ere libre da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak