Willis Drummond Arrasateko Gaztetxean, gaur

Miren Mujika 2014ko mai. 14a, 16:41

Eguen honetan, maiatzaren 15ean, Willis Drummond taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Iparraldeko talde ezagun honek bira berezia prestatu du oraingo honetan. Hamar egunez jarraian, maiatzaren 15etik 24ra, taldearen historian garrantzitsuak izan diren lekuetan edo orain arte bisitatu ezin izan dituzten aretoetan arituko dira. Taldearen ideia, berriz, argia da: "Sustraietara itzultzea, rock'n'roll-era, ahal bezain bolumen, ke eta izerdi isuriz". Horretarako, kanta zahar dezente berreskuratu dituzte.

Gainera, taldea laukote izatetik boskote izatera pasa da. Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Sumisión City Blues, Sexty Sexers, Izaki Gardenak...) taldeko kide berria izatera igaro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak