Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea Isidro jaietako erakustaldian

Miren Mujika 2014ko mai. 14a, 16:28
Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko benjaminak.
Urtero legez, maiatzaren 18an, domeka, 11:30etik aurrera, Isidro jaietako erakustaldia egongo da Musakolako kiroldegian.

Bertan, Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko gimnasta gazteenek (5-14 urte bitartekoak) urte osoan egindako lanak erakusteko aukera izango dute. Txikiek, berriz, esku libreekin egingo dituzte dantzak.

Arratsalde aldera, 16:00etatik aurrera, Gasteizko Abetxuko-ko kiroldegian Aerobikeko Gasteizko Txapelketa izango da, hau da, ekainean izango den Espainiako Aerobikeko txapelketan parte hartuko duten hainbat talde lehiatzen ikusteko aukera. Gazteizko Biribildu kluba, batetik, bizkaiko Urdaneta kluba, bestetik, Logroñoko Podium Rioja kluba eta Soriako Gimnasia Soria.

Kanpazar Harrobiko laguntzaren bitartez, Arrasate Dragoi Gimnasia Taldetik hauek hartuko dute parte:

2. nibelean

  • Bakarka: Araitz Altube.
  • Bakarka: Ane Gorosabel. 

3. nibelean

  • Bikotea: Mirentxu Amozarrain eta Eider Altube.
  • Bikotea: Nerea Otxoa eta Olatz Fernandez.
  • Taldeka: Maialen Gallardo, Maialen Diaz, Maite Oliden, Maitane Ugarte, Leire Ugarte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak