ANKUR-India proiektuak kalean baztertuta bizi diren umezurtzei laguntzea du helburu. Hamargarren urtea da Harreman GKEak Ezusteko Oparien Zozketa antolatzen duela Ibai-arte elkartearen laguntzarekin. Aurtengoan, 3.016 euro jaso dituzte Arrasaten.
Sarituak, beste pertsona batekin, hiru gau eta bi egun, Kantabria edo Asturiaseko landetxe batean pasatzeko aukera izango du. Zenbaki irabazlea maiatzaren 31an iraungitzen da, eta 1.440 zenbakia da ordezkoa.