Ekin Emakumeak elkarteak datozen lau urteetako norabidea zehaztuko du

Ane Elordi 2014ko mai. 12a, 16:28

Elkarteko kideek barne hausnarketa abiatu dute, egungo egoera aztertu, eta aurrerantzean hartuko duten norabidea eguneratzeko asmoz. Ondorioen berri emateko aurkezpen herrikoia egingo dute.

Hausnarketatik ateratako ondorioak herritarren esku jarriko dituzte, eta balorazio berriak jasotzeko prest daude. Horretarako, 'Alkarrekin bide barrixei ekin!' hausnarketaren aurkezpena egingo da, maiatzaren 21ean Kulturateko Biteri gelan, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara bitartean. Horrez gain, maiatzaren 28an, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan hitzordua egin dute, iritziak jaso eta elkarrekin hausnarketa egiteko, arratsaldeko 18.30etatik aurrera.

Ekin Emakumeak elkarteak datozen lau urteetako plana egin nahi du hausnarketa hitzordu horietan. Horregatik, elkarteak parte hartzeko deia luzatu du: "elkartea ezagutzen ez duenak ezagutu dezan, eta ezagutzen duenak iritziak eta ekarpenak egin ditzan".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak