Ardo-kata egiten den bitartean, bertsolariek, Paula Amilburuk, Anne Zuazabizkarrek eta Xabi Igoak, kataren inguruko kontuak jorratuko dituzte euren bertsoetan. Ondoren, 20:00etan, Arrasateko hainbat talderen kontzertu akustikoa egongo da, The Potes edo Dirty Brothers taldeek joko dute, besteak beste.
Ardo-katan parte hartzeko izena eman behar da Irati tabernan, eta 3 euro ordaindu behar dira, maiatzaren 22a baino lehen.