Seiehun gaztek hartu zuten parte 3x3 saskibaloi txapelketan

Ane Elordi 2014ko mai. 12a, 15:55

Zapatuan, maiatzaren 10ean, jokatu zen 3x3 txapelketa herrikoia. Leintz Eskola Kirolakek antolaturiko lehiaketak arrakasta izan zuen, eta 124 taldek eta 645 gaztek hartu zuten parte.

Lehiaketaren helburua da gazteen artean kirola sustatzea. Horregatik, lagun eta kiroltasun giroan saskibaloian jolastu eta gozatzeko aukera luzatu die gazteei Leintz Eskola Kirolakek. Lehen Hezkuntzako laugarren maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila bitarteko ikasleak izan ziren parte hartzaile. Arrasateko Laubide plazan jolastu ziren partiduak egun osoan zehar, goizeko hamarretatik ordu batak arte eta arratsaldeko hiruetatik zortziak bitartean.

Hurrengoa da txapelketako irabazleen zerrenda:

Benjaminak

Neskak: Dibertitzera goaz

Mutilak: Baskonia

Mistoa: Rock basket

 

Alebinak

Neskak: Gimie dreams

Mutilak: Ointxe Are

Mistoa: Aramaixo basket

 

Infantilak

Neskak: Koxk

Mutilak: Don limpio

Mistoa: Esko basket

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak