KonpONbidea lantzeko herritarren topaketa Arrasaten

Ane Elordi 2014ko mai. 12a, 15:23

KonpONbidea dinamika herriz herri hazteko topaketak egingo dituzte; datozen asteetan Arrasaten izango dira. Euskal Presoak Euskal Herrira. Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea leloa duen egitasmoa Eskoriatzan abiatu zen apirilaren 12an.

Euskal presoek jasaten duten sakabanaketa amaitzeko eratutako dinamika moduan aurkeztu zuten Eskoriatzako lehendabiziko elkarretaratzean; bertan eman zuten lehen pausoa: elkar topatu eta eztabaidatu. Gainera, prentsa-ohar baten adierazi dute "euskal preso eta iheslarien giza eskubideek errespetatuak" izan behar dutela, "etorkizuneko bakea eraikitzeko".

Datozen asteotan topaketak egingo dira herri askotan; Debagoienari dagokionez, Arrasaten izango dira. Horrez gain, Gernikan, Zizurren, Hernanin, Santurtzin eta Iruñean ere egingo dira. Norbanakoen konpromisoa bultzatu nahi dute, eta dinamikaren eragileek diote "herritar guztiak beharrezkoak eta ezinbestekoak" direla "dispertsioa amaitzeko". Horretarako, "sare indartsua" sortu nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak