Asier Gozategiren eskutik trikitixaz gozatzeko aukera izan dute ikasleek

Maider Arregi 2014ko mai. 11a, 08:26
Aurtengo Debagoieneko Trikitixa Eguna motorra berotzen hasia da. Barikuan, Asier Gozategi trikitilariaren eskutik, ikastaroa jaso zuten gaztetxoek. "Asierrentzako ere berria izan da; irakasle lanetan ibilia da, baina 7 urtean ez ditu eskolak eman; oso positiboa izan dela kontatu digu", azaldu digu Maixa Lizarribarrek. "Ikasleek oso pozik entzun dituzte Asierren abenturak, bere ibilbidea eta egindako lehen pieza zein izan zen", gaineratu digu.

Ikastaroan, bi taldetan banatu eta Asier Gozategiren pieza bana jotzeko aukera ere izan zuten trikitilari gazteek.

Trikitixa kalera

Ikastaroaren bukaeran, pandero-jotzaileak batu zitzaizkien trikitilariei. Denak elkarrekin, Arrasateko kaleak girotzera irten ziren. "Kalera atera gara Trikitixa Eguna badatorrela plazaratzeko asmoz. Herritarrek harrituta begiratzen ziguten. Giro polita sortu da".

Testigu berria

Maiatzaren 24an, Arrasaten egingo da aurtengo trikitixaren festa. Lizarribarrek kontatu digu, Uarkapen egingo den bazkarirako sarrerak eskuratzeko aukera badutela herritarrek. Hala, interesa dutenek, Arrasateko trikitixa eskolara joan daitezke txartelak eskuratzera.
Bihar egingo da egitarauaren aurkezpena. Aurten gainera, eskolaz eskola pasatzen den testigua berria izango dela kontatu digu Lizarribarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak