Kontzientziazioa eta jai giroa, eskutik Arrasaten

Txomin Madina Milikua 2014ko mai. 10a, 21:58
Tonbolan parte hartuz lagundu dute askok Elkartasun Egunean.
Harreman GKEk antolatutako XVI. Elkartasun Egunaren barruan askotariko ekintzez gozatu ahal izan dute arrasatearrek, baita hainbat erakundek beharra duten herrialdetan egiten duten lana ezagutu ere. [ARGAZKIAK, ALBISTE BARRUAN]

[ARGAZKIAK]

Herritarrak Hirugarren Munduko herrialdeekin sentsibilizatu eta herrialde horiei laguntzeko aukera emateko asmoarekin, XVI. Elkartasuna Eguna egin dute gaur Arrasaten Harreman GKEak.

Horretarako, urtero legez hainbat GKEk euren postuak jarri dituzte, bai produktuak saltzeko eta baita aurrera eroaten dituzten ekimenen berri emateko ere. Mundu Solidarioa Helburu erakundeak, esaterako, bigarren eskuko arropa, liburu eta jostailuekin jarri dute postua, eta Serso San Viatorrekoek, Peruko eta Indiako bitxiekin. Ibai Arterekin elkarlanean, Harremanoek dagoeneko ohikoa den tonbola jari dute. BIdezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna izan da  gaur, eta era honetako produktuek ere izan dute euren lekua.

Baina postuez gain egon da bestelakorik. Etxeko txikienek besteak beste puzgarrietan ibili ahal izan dute, eta Arrasate Musikaleko hainbat kidek musika jarri diote eguerdi partean egunari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak