Herriko Plazan jarri dute bigarren eskuko azoka, baita sagardo eta txistorra mokadutxoa hartzeko mahaia ere, eta bertan izango dira 20:00ak artean. "Eskaintza ederrak" dituztela gogorarazi dute eta goizean jende asko hurreratu bada ere, joaterik izan ez dutenek oraindik arratsaldea aprobetxa dezakete.
Goiz partean, Pilotakadaz pilotakada ekimena izan da Etxeratek antolatuta. Bertsolariek girotu dituzte Zaldibarko partiduok Zaldibarren, eta giro benetan polita sortu dute guztien artean.