Gazte bat errekatik atera dute gaur goizaldean Arrasateko unibertsitate inguruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko maiatzaren 9a

Gaur, 05:40ak aldera, gazte bat errekatik atera behar izan dute. Ertzaintzaren arabera, Aramaio errekara erori da 18 urte inguruko gaztea, Loramendi kalean. Udaltzainen eta ertzainen artean atera dute gaztea errekatik: "Ibai ertzean aurkitu dute, ez uretan", adierazi du Ertzaintzak. Bizkarrean hartu du kolpea baina ez da ezer larririk gertatu: "Antza, erori den pertsonak berak eman du abisua".

Istripua Loramendi kalean gertatu da; Mondragon Unibertsitatearen eskola politeknikoa zeharkatzen duen kalea da hori. Atzo San Pankrazio eguna ospatu zuten bertan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak