Odol beharrean daudenei laguntzeko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek, beti ere 18 eta 65 urte bitartekoak badira eta 50kg.-ko pisua gainditzen badute. Horrekin batera beste baldintza batzuk ere bete beharko dituzte. Aldez aurreko kontrol medikoa pasa beharko dute eta, baraurik joan beharrik izango ez duten arren, otorduren bat egin eta 2 ordu baino lehen odolik ez emateko eskatu dute. Emailearen odol galeraz ez kezkatzeko arrazoia eman dute, ateratako 450 cc.-ak berehala berritzen baitira zerbait edatean.
Nahikoa arrazoi odola emateko
Elkarteak odola ematearen garrantzia azpimarratu du, beste sendagai batzuk ez bezala "giza odola ezin baita laborategian egin". Egunen batean edonor odol beharrean egon daitekeela ere gaineratu dute. Beti bezala, indarrak berreskuratzeko edariak eta pintxoak egongo dira. Gaur bertara joan ezin dutenek maiatzaren 28an eta 29an izango dute hurrengo aukera Laubide plazan, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara.