Uarkape pilotalekuko taberna irekiko da gaur

Ane Elordi 2014ko maiatzaren 9a

Arrasateko Udal pilotalekuko taberna berriz irekiko da, arratsaldeko 19.00etan. Denbora tarte batez itxita egon ondoren, inaugurazio jaia egingo dute gaur egitarau bereziarekin.

Inaugurazio ekitaldia 19.00etan hasiko da, eta 21.00ak bitartean jana eta edana doan emango dute. Gainera, Portaloi elkartearen eskutik, Herrixa Dantzan egitasmoaren saioa egingo da, 20.15etan.

Horrez gain, bihar, ospakizun menu bereziaz gozatzeko aukera egongo da,15 euroren truke: gula entsalda, oilasko-paparra gazta saltsan, izozkia, kafea eta edaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak