Udalak eta Kutxa Ekoguneak bultzatutako ekimena da eta diotenez, bi abantaila nagusi ditu tuperrak erabiltzeak: erosoagoa dela eta etxera heltzerakoan tuperra hozkailuan sartu daitekeela, modu garbi baten. Edozein tuper erabil daiteke. Hau da, kanpaina barruan dendetan saltzen dituzten ontziez gain, etxetik eramandakoa ere erabil daiteke.
Edozein tuper erabil daiteke
Kanpaina barruko tuper bakoitzak 50 zentimoko prezioa du: "Kutxa Ekoguneari 2,6 euro kostatzen zaio tuper bakoitza eta Udalari 1,65 euro kobratzen dio. Beraz, tuper bakoitzeko 1,15 euro jartzen du Udalak. Ontziei prezio bat jarri zaie doakoa izatea ez dadin izan tuperra hartzeko arrazoi bakarra", argitu dute. Hala, herritarrei dei egin diete kanpainarekin bat egin dezaten.
Arrandegiak:
• Kresala (Seber Altuben): Maria Teresa Gallastegi
• Eguren (Zigarrolan): Begoña Juarez
• Eguren (Olarten): Begoña Ugarte
• Kresala (BM): Tere Oianguren
• Danarrain (San Andresen): Leire Mujika
• Itsaski (Uribe auzoan): Maria Jose Vazquez
Harategiak:
• Saburdi (Otaloran): Javi Suinaga
• Salegi (Arbolapetan): Mari Muguruza
• Otamendi (Olarten): Alaitz Aranzabal
• Landaluze (Iturriotzen): Inmaculada San Pedro
• Gorka Harategia (azoka plazan): Amaia Hernandez
• Agirre-Etxe (Zarugalden): Iñaki Barrena
• Kortaberri (Antso Abarkan): Josu Ugarte
• Txomin (azoka plazan): Mila Uli
Saria: 30 euroko balioa duten produktuak denda bakoitzean
Hilero zozketa bana egingo da datozen bost hilabeteetan: ekainaren 3an, uztailaren 1ean, irailaren 2an –uztaileko eta abuztuko zozketak–, urriaren 7an eta azaroaren 4an. Zozketan parte hartzeko baldintza bakarra da erosketetan tuperrak erabiltzea.