Cró! taldeak girotuko du gaur Arrasateko Gaztetxea

Miren Mujika 2014ko maiatzaren 8a

Gaur, maiatzak 8an, Cró! taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Rock, jazz eta bideosorkuntzaren batuketa berritzailea da Cró! taldeak dakarrena. Musikari hauek iraganeko doinuak eta gaur egungoak batzen dituzte. Zuzenekoan lau musikarien interakzioa eta bideo artistaren komunikazio hartu-emana gauzatzen da, kontzertu bakoitzean esperientzia ezberdin bat sortuz.

Orain grabatutako hirugarren diska aurkezten ari da boskote galiziarra, 'Pera' izenekoa eta zuzeneko inprobisazioz osatutako aurreko grabaketatik aldentzen dena.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak