Antolatzaileen esanetan, zenbait arrazoigatik 2013-2014 ikasturtean ez da dantzaldirik egon, baina maiatzaren 16an ekingo diote berriz saioak antolatzeari. Uarkape pilotalekuko taberna noiz zabalduko zain egon direla esan dute antolatzaileek, eta azkenik, irekierarekin batera, Herrixa Dantzan saioa antolatu dute datorren ostiralerako, maiatzaren 16rako.
Orain arteko ildo bera izango dute dantza saioek. Dantza eta musika tradizionala oinarria izanik, askotariko dantzak egingo dira: sokan, bikotean, soltean, korruan eta taldeka. Betiere, helburua izanik parte hartzaileek dantzaz gozatzea eta ondo pasatzea.