Nafarroara irteera egingo dute Besaideko mendizale beteranoek

Ane Elordi 2014ko mai. 7a, 16:55

Ekainaren 7an, zapatuan, izango da XIII. Besaideko beteranoen mendi irteera. Nafarroara joango dira, eta lau ordu eta erdiko ibilbidea egingo dute. Ondoren, mendizaleen bazkaria egingo da.

Goizeko zazpietan egin dute irteerarako hitzordua, Garibai etorbidean. Nafarroako lurretan zehar egingo dute ibilbidea, eta gailur hauek  igoko dituzte: Ganuza (600 m), Lokiz (1114 m) eta Galdeano (560 m). Gainera, Santiago baselizatik eta Ganuza mendatetik igaroko dira. Ondoren, Ventas de Larrinoan bazkaria egingo dute mendizaleek, eta itzulera arratsaldeko zazpietarako dago iragarrita.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, eta epea zabalik egongo da ekainaren bira arte. Horretarako, diru kopuru bat sartu beharko da hurrengo kontu korrontean: 3035 0202 76 2021021758. Besaideko bazkideak eta federatuak direnak 46 euro ordaindu beharko dituzte, bazkideak eta ez federatuak direnak 48 euro eta gainontzekoek, hau da, ez bazkide, ez federatu direnek, 50 euro.

Egitasmoaren inguruko informazio gehiago nahi izatekotan, Besaideko egoitzara joan daiteke, maiatzaren 19, 20, 21, 26, 27 eta 28an, 19:00etatik 20:00etara bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak