Gobernuz Kanpoko Erakundeen eskutik, XVI. Elkartasun Eguna zapatuan Arrasaten

Ane Elordi 2014ko mai. 7a, 15:21
Maiatzaren 10ean, zapatuan, XVI. Elkartasun Eguna egingo da Arrasateko Seber Altube plazan. Egun osoko egitaraua antolatu dute zenbait Gobernuz Kanpoko Erakundek–Activos por un mundo solidario, Serso, Harreman eta Mundukide–; adin guztiei zuzendutako ekintzak egongo dira, goizeko hamarretan hasita.

Elkartasun egunaren irekiera ekitaldia goizeko hamarretan izango da. Txikienentzat puzgarriak eta jolasak egongo dira, Txatxilipurdi elkartearen eskutik,goizeko hamaiketatik aurrera. Horrez gain, Ikusi Makusi taldearen "Kontaiguzu beste bat" emanaldia eskainiko da 17:30etan. Ondoren, 18:30etan bidezko merkataritza produktuekin txokolatada egingo da, eta 19:30etarako Herrixa Dantzan dantzaldia antolatu dute. Elkartasun egunari amaiera emateko Eroski Bidaiakek eskainitako sariaren zozketa egingo da, 20:30etan.

Gainera, egun osoan zehar hurrengo ekintzak egongo dira Seber Altuben: Ankur (India) proiektu solidarioaren aldeko tonbola, Gobernuz Kanpoko Erakundeen erakusketa, Grafittigintza eta Arizmendi Ikastolak antolaturiko jarduerak.

Egitaraua

  • 10:00 XVI. elkartasun egunaren irekiera ekitaldia
  • 11:00 Txikientzako puzgarriak
  • 12:00 Arrasate Musikalen eskutik emanaldia (Gazte banda eta Haize taldea)
  • 13:00 Jolasak Txatxilipurdi eta bidezko merkataritzarekin
  • 16:30 Txikientzako puzgarriak
  • 17:30 Ikusi Makusi taldearen "Kontaidazu beste bat" emanaldia
  • 18:30 Bidezko merkataritzako produktuekin txokolatada
  • 19:30 Herrixa Dantzan
  • 20:30 Eroski Bidaiakek eskainitako sariaren zozketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak