Gasteizko Gamarra eta Betoñoko instalakuntzetan izan ziren partiduak. Guztira estatuko, Euskal Herriko eta Iparraldeko 25 bat talde lehiatu ziren. 35 jokalarik ordezkatu zuten, denera, Arrasate eta Eibarrek osatutako taldea. 14 eta 12 urtez azpiko kategorietan aritu ziren. Lehenengoek jokatutako bost partiduetatik bakarra irabazi zuten. Lehenengo hiru partiduetan joko ona erakutsi bazuten ere, galdu egin zuten Valentziako Les Abelles, Madrilgo Hortaleza, Getxo eta Bera Bera taldeen aurka. Leondik zetorren Pasgon taldea mendean hartzea hartu zuten, ordea. 4 entsegu egin zituzten, aurkariek bat bera ere egitea lortu ez zuten bitartean.
Igandean ere jokatu zuten kimu kategoriako jokalariek. Lau partidu jokatu zituzten eta beraien jokoak hobera egin zuen. Garaipenak eskuratu zituzten Pasgon eta Covadonga taldeen aurka, baina Hendaia eta Valladolizeko El Salvador ezin izan zituzten garaitu.
12 urtez azpikoek osatutako taldeak ere bederatzi partidu jokatu zituen. Hauek ez zuten irabaztea lortu. Bai Arrasateko eta baita Eibarko entrenatzaileek ere txapelketan izandako “giro ezin hobea eta maila oso altuko errugbia” azpimarratu nahi izan zituzten.
Honekin amaiera denboraldiari
Hitzordu honekin Arrasateko Errugbi Eskolak bukatutzat ematen du denboraldia. Agur on bat emateko datorren asteburuan azken urteotan ohikoa bihurtu den parrilada izango dute. Horrekin batera, Arrasateko Errugbi Taldeak deia luzatu die bailarako gazteei errugbia ezagutzera animatu daitezen. Horretarako, 696334912 zenbakia herritarren eskura jarri dute eta, nahi izanez gero, Mojategira bertara gerturatzeko aukera ere badago.