Esandako moduan, guztira 135 lan aurkeztu dira 27. edizio honetara: 84 ipuin, 26 poesia eta 25 bertso-paper. Parte hartzearekin pozik dago AED: "Alde batetik, iazko lan kopuru altu mantentzea lortu dugu. Bestetik, Eskoriatza, Bergara eta Oñatiko ikasleen parte hartzea egonda, lehiaketa honek eskualde mailan oihartzuna hartu du".
Ez da dena positiboa izan, hala ere: "Bost sari banatzeke geratuko dira, lanik aurkeztu ez delako edo aurkeztu direnak epaimahaiak eskas baloratu dituelako".
Epaimahaiak "adostasun handiz" hartu ditu erabakiak
AEDren arabera, sarituak izan diren lanak "nahiko garbi" nabarmendu dira besteen gainetik: "Epaimahaiak adostasun handiz hartu ditu erabakiak".
John Andueza gonbidatu
Azken urteetako ohiturari eutsiz, gonbidatu berezi bat izango da aurten ere Kulturateko sari banaketa ekitaldian: John Andueza idazlea etorriko da.
Era berean, AED elkarteak epaileen laguntza eskertu gura du. Epaimahaia generoka antolatzen da eta bi multzotan banatzen dira: Batetik, Herri Eskola, Arizmendi eta Institutuko irakasleen iritziak daude, eta bestetik, genero bakoitzean adituak diren pertsonenak: "Ez dira izen handikoak, baina bai bertsozale eta literaturazale amorratuak. Eskerrik asko guztioi!", diote.
Finalisten zerrenda
Ipuinen atalean: Joseba De la Maza, Maria Oses, Naia Zuazubiskar, Alaitz Beltran de Heredia, Ane Arrieta, Amaia Telleria eta Nerea Gil.
Poesian: Ane Santa Cristina, Lorea Rodriguez, Marixe Ruiz de Austri, Letona, Zuazubiskar eta Gallastegi
Bertso-paperetan: Olatz Zuazubiskar, Ruiz de Austri, Oihana Arana, Mikel Etxezarreta, Marixe Ruiz de Austri eta Biteri.