Trikitixa Egunerako giroa berotzeko ekintzak antolatu dituzte

Leire Kortabarria 2014ko mai. 6a, 13:38
Asier Gozategi, Oñatin egin zuen emanaldi baten.
Datorren maiatzaren 24an Arrasaten ospatuko da Debagoieneko 10. Trikitixa Eguna. Aurten, Arrasateko Trikitixa Eskolari egokitu zaio antolatzea. Giroa berotzen joateko, hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunotarako.

Hala, bazkaria egingo dute eta txartelak salgai daude, 16 eurotan helduendako eta 12 eurotan umeendako. Debagoieneko trikiti eskoletan eros daitezke.

Bestalde, maiatzaren 9an, egubakoitza, girotze-egun festa egingo dute. Hala, 17:00etatik 20:00etara bitartean, Arrasateko Trikitixa Eskolan Asier Gozategiren eskutik ikastaroa izango da; berez, ikasleendako da, baina interesa duen edozein joan daiteke entzutera. Hori bukatutakoan, 20:00etan, triki-poteoa egingo dute. Jarraian, 21:00etan, Musakolako elkartean afaria izango da, eta ikastarora joan direnek nahiz besteek parte har dezakete. Izena eman behar da arrasatetrikitixaeskola@gmail.com helbidean. Ikastarora eta afarira joan nahi duenak 25 euro ordaindu beharko ditu, eta afarira bakarrik joateko asmoa duenak, 12 euro.

Bai bazkarirako zein ikastarorako eta afarirako, lehenbailehen komeni da izena ematea edo txartelak erostea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak