Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrasateko San Juan jaietarako kartel lehiaketako oinarrien berri eman du Udaleko Kultura Sailak. Lanak entregatzeko azken eguna da maiatzaren 30a –19:00ak baino lehen aurkeztu behar dira, BAZen–. Kartel irabazlearen egileak 750 euroko saria jasoko du. Lehiaketako oinarri guztiak, albiste barruan. Era berean, aurtengo leloa aukeratzeko zerrendak jarri dituzte dagoeneko herriko zenbait tabernetan.