Kirol egitarau zabala eskainiko du Besaide Mendizale Elkarteak datozen bi hilabeteetan

Miren Mujika 2014ko mai. 5a, 17:09

Besaide Mendizale Elkartekoak, San Vitores-en.
Maiatzera eta ekainera begira, askotariko mendi ekintzak antolatu ditu Besaide Mendizale Elkarteak. Mendi martxak egiteko aukera edukiko dute arrasatearrek, baita eskalada ikastaroetan parte hartzeko eta errekak jaisteko ezinbestekoak diren ezagutzak eskuratzeko, besteak beste.

  • Maiatzaren 17an eta 18an Kirol Eskaladako ikastaroa egongo da Arrasaten. Izen-ematea on line egin beharra dago, webgune honetara sartuz: www.gmf-fgm.org. Hasiberriek eta federatuek 95 euro oradaindu beharko dituzte, eta federatuta ez daudenek, aldiz, 115 euro. Amateur federatuentzat prezioa 195 euro izango da eta federatuta ez daudenentzat, 224 euro.
  • Maiatzaren 18an mendi irteera bat egingo dute elkartekoek, Arabako lautada integralaren hirugarren etapa zeharkatuko dute, Gasteizko gaina – Azazeta, hain zuzen. Izena emateko egunak maiatzaren 12a eta 14a dira, 19:30etik 20:30era.
  • Maiatzaren 31n, zapatua, Mondran Bike BTT martxa egongo da goizeko bederatzietan. Izen-ematea egunean bertan egin behar da, 08:00etatik 09:00etara bitartean.
  • Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean Pirinioetako Erreka Zintzurrak jaisteko ikastaroa egongo da. Federatua izanez gero, prezioa 124 euro izango da eta federatuta ez daudenen kasuan, 145 euro.
  • Ekainaren 7rako, aldiz, Beteranoen XIII. martxa egingo dute Nafarroan. Ibilbideak 4-5 orduko iraupena izango du: Ganuza  (600 m), Ganuzako portua, Santiago de Lokiz baseliza, Sartzaleta (1.110 m), San Cosme (1.114 m), Galdeano (560 m).  Amaitzeko, mendizale beteranoek Ventas de Larrionen bazkaria egingo dute. Irteera 07:00etan izango da Garibaitik eta 19:30erako bueltan izango dira.  Prezioei dagokienez, ordainketa 3035 0202 76 2021021758 kontu zenbakian egin behar da:

           - Besaideko bazkide eta federatua: 46 euro.

           - Besaideko bazkidea dena eta ez federatua: 48 euro.

           - Besaideko bazkide ez dena, ezta federatua: 50 euro.

           Izena emateko egunak maiatzaren 19a, 20a, 21a, 26a, 27a eta 28a dira, 19:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak