Euskal presoen aldeko bigarren eskuko azoka zapatuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko maiatzaren 5a

Duela bi urte egindako azoka
Euskal presoen aldeko bigarren eskuko azoka egingo da zapatuan Arrasateko Herriko plazan. 10:00etatik 20:00etara egingo da eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, txistorra pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da: "Arropa merke-merke erosteko aukera egongo da, animatu elkartasun azokara!", diote.

Aurtengoa azokaren bederatzigarren azoka izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak