Banketxeen aurkako erasoak salatu ditu Arrasateko PSE-EEk

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko mai. 5a, 10:23

Garibaiko banketxe bati egindako erasoa
Maiatzaren Lehenaren bueltan banketxeei egindako erasoak salatu dituzte Arrasateko sozialistek: "Halako ekintzak iraganeko parte zirela uste genuen". Arrasateko Udaleko Bozeramaileen Batzordeari urgentziazko bilera bat eskatu diote eta ekintzok salatzeko mozio bat aurkeztuko dutela aurreratu dute. Mozio hori udal talde guztiek onartuko dutela espero dute.

Maiatzaren 2ko goizaldean gertatutako erasoen harira, Arrasateko PSE-EEko bozeramaile Aritz Arrietak uste du "ulertezinak eta erabat arbuiagarriak" direla eta horregatik Ertzaintzari eskatu dio eraso horien erantzuleak berehala identifika ditzala, epaituak izan daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak