Monterron parkean joko du Ruper Ordorikak hilaren 23an

Ordorika, gitarrarekin, Aretxabaletan.
Kooltur Ostegunen laugarren edizioa agurtuko dute emanaldi horrekin, hilaren 23an; Monterronen izango da –eguraldi txarra bada, Amaian–, debalde.

Divenire dantza ikuskizunak hasi zuen zapatuan maiatzeko kultura egitaraua; hasi bakarrik. Izan ere, ekitaldiz betetako hilabetea dago aurrez aurre; horien artean Ruper Ordorikak eskainiko duen kontzertua.

Kooltur Ostegunen laugarren edizioa agurtuko dute emanaldi horrekin, hilaren 23an; Monterronen izango da –eguraldi txarra bada, Amaian–, debalde.


Eguaztenetan hitzaldiak

Maiatzeko eguaztenetan, ostera, hitzaldiak izango dira Kulturateko areto nagusian, 19:00etan. Hala, oraingoan, maiatzak 7, euskal baserrien gainean, bereziki Debagoieneko baserrien gainean, jardungo du Alberto Santana historialariak. Eta maiatzaren 14an, Gerra karlistak Euskal Herrian hitzaldia egingo du Mikel Alberdi historialariak.


Hurrengo bi eguaztenetan independentzia izango da berbetagai. 21ean, Cataluña hacia la independencia izenarekin, Luis Martinez Garatek, Nabarralderen sortzaile eta kideetako batek, jardungo du. Eta 28an, Independentziaren bidean zenbat gara? galderari erantzungo diote Floren Aoizek, Anjel Rekaldek eta Txente Redondok. Zuztarrak Errotuz, Nabarralde eta Arrasateko Udalak antolatutako mahai-ingurua da.
Maiatzaren 29an, eguena, Victor Küppers (Eindhoven, 1970) irakasle, hezitzaile eta hizlariak Vivir la vida con sentido liburua aurkeztuko du; "pasioz eta gogotsu" bizitzeko jarreren gaineko liburua.


Mendiko filmik onenak

Beste urte batzuetan legez, Besaide elkarteak eta Udalak Mendi Film Festival ekitaldiko filmik onenak ekarriko dituzte. Aurten, honakoak ikusi ahal izango dira Amaia antzokian, hilaren 13an (19:30): Cascada (AEB, 2013), Bilbao Mendi Film Festivaleko film labur onena; Valhalla (AEB, 2013); eta Cerro Torre (Austria, 2013) mendiko film onena.


Martitzenetako zinemaren barruan antolatu dute mendiko filmen emanaldi hori, eta gainerako martitzenetan izango dira: Mercado de futuros dokumentala bihar; Quai D'orsay komedia hilaren 20an; eta Joven y bonita drama, 27an.
Horrez gain, film arrakastatsuenek ere izango dute lekua Amaian, maiatzean: Noe; Gran hotel Budapest; eta Capitan America: soldado de invierno.


'Aladdin' antzezlana

Umeek, zinemaz gain, Gorakada taldeak eskainitako Aladdin antzezlana izango dute hilaren 17an (17:00). Bertsoek ere izango dute tokia: Gipuzkoako eskolarteko finala eta Gipuzkoako bertso eskolen eguna ospatuko dituztelako hilaren 25ean, Amaian.
Eta Arrasate Margo Taldeko kideek antolatuta Arte azoka izango da hilaren 24an, Seber Altube plazan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.