Biak ala biak maisu norberaren instrumentuarekin; gitarra hartuta eta ahots urratuarekin lehena eta armonika eskuetan zuela bigarrenak, Chicago, Illinois zein Orleansera eraman zituzten tabernako ikusleak. Blues errezitaldi bikaina eskaini zuten bikote bezala musikari madrildarrek eta publikoa irribarretsu utzi zuten ordu eta erdiko emanaldia amaitzerakoan, batzuk gehiagorako gogoz tartean. Bi musikariak kalitatearen segurtasun dira, hainbat urte daramatzate errepidean, eta horrek musika egiteko orduan kalitatea bai, baina kontzertu bat aurrera eramateko segurtasuna ere eman die. Hasieratik Iluntzeko publikoarekin jolasean aritu ziren, eta benetako ikuskizuna oparitu zieten.
Gaur Pako tabernan
Gaur Oñatiko Pako tabernan eskainiko du kontzertua bikoteak, 19:30ean. Atzokoan kale egin zutenentzako aukera bikaina izango da gaurkoa; nazioarteko maila duten bluesman-ak gurean ikusteko aukera.