Eguenean heldu ziren abesbatzako kide eta lagunak Galiziara eta lehenengo geldialdia Monte do Gozon egin zuten. Bertatik Donejakue bidearen azken bost kilometroak oinez egin zituzten Santiagoko katedraleraino, eta bertan Goizean argi hastian eta Euskal Herriko kantuak abestera animatu ziren. Ostean, denok batera azken entsegua egiteko aprobetxatu zuten.
Botafumeiroa bertatik bertara
Egubakoitza izan zen egun handia; 11:00etan katedralera heldu ziren, eta eguerdiko mezan kantuan lagundu zuen Arrasateko abesbatzak. Kontzertua 13:00etan hasi zen, baina bidaiako momentu gogoangarrienetarikoa meza eta kontzertuaren artean bizitako izan zen. Botafumeiroa bertatik bertara ikusi zuten Goikobaluko kideek, eta nolabait kontzerturako indarra ema zien. Santiagoko katedrala jendez gainezka zegoela eskaini zuten emanaldia, eta hiru ordu laurdenez polifonia, Aita Madinaren klasikoak zein folkloreko kantuak eskaini kantatu zituzten agertoki ezin hobean.
Turismoa egiteko aprobetxatu
Santiagoko katedralean abestu bai, baina horrez gain, turismoa egiteko ere aprobetxatu dute zubia Goikobalukoek. Santiagoko hainbat txoko bisitatu ostean, gaur goizean, Rias Baixas inguruan ibili dira.