San Andres auzoko jaiekin gozatzen jarraitu daiteke arratsaldean ere

Maider Arregi 2014ko mai. 1a, 12:15
San Andres auzoko jaiak martxa oso onean jarraitzen dute. Hasiera ezin hobea eman zitzaiela atzo kontatu digu Jon Barriocanal auzo alkateak: "Ikusi egin behar zen plaza nola zegoen atzo, gainezka! Oso pozik gaude, kontzertuetan jende ugari ikusi genuen atzo eta gaur ere poteoan jendea gustura dabil. Bazkarirako ere 120 lagun elkartuko gara". Eguerdian, erraldoiek eta gaita jotzaileek giroa animatu dute. Gudarien plazan jarritako puzgarrietan ere ikusi ditugu txikitxoak gozatzen. Jaiei bukaera eman aurretik baina, badago zerekin gozatu arratsaldean:

Egitaraua

Maiatzak 1, eguena

14:30 Herri bazkaria Gudarien plazan.
14:30 80 urtetik gorakoendako bazkaria Corazon de Encina elkartean.
17:00 Puzgarriak Gudarien plazan.
19:30 Buruhandiak.
19:30 Lili eta Lalo ipuin kontalari magikoen emanaldia Gudarien plazan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak