Fagor Automationen ukitua du munduko eguzki-teleskopio handienak

Leire Kortabarria 2014ko mai. 2a, 00:00
Hawaiin instalatuko duten eguzki-teleskopioa.
Hawaiin instalatuko den eguzki-teleskopioak –munduko handienak– Fagor Automationen zenbakizko kontrol sistemarekin egindako piezak izango ditu.

Laudioko Gometegui enpresak egin ditu pieza horiek, Fagor Automationen sistemekin ekipatutako makina-erremintak erabilita; bere makina guztien kontrolak aldatu zituzten orain urte batzuk, eta Automationenak ipini zizkieten.

Teleskopioaren kupulak 600 tona pisatzen du, 26 metroko diametroa du eta 24 metro altu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak