Arantzazuko Ama Birjinak "Euskal Erri guztiarentzat pakerako bidea" egin zuenekoa

Ubane Madera 2014ko api. 30a, 08:53

Arantzazuko Ama Birjinaren irudia, Portaloitik pasatzen, pilotariek eramanda. Argazkia: I. Aranburuzabala
1956ko apirilera jo eta Arantzazuko Ama Birjinaren irudia Arrasatera iritsi zenekoa dakar gogora Josemari Velez de Mendizabal historiagileak bere blogean. Hori abiapuntu, kontatzen du, besteak beste, zela Arrasate eta Oñati "ordurarte gerra irazekian zeuden erriak elkartu ziraden, bioen artean egiñik Aranzazuko Ama Birjiñaren lenbiziko ballera edo kofradia".

Juan Carlos Guerra historialariak argitaratutako liburu baten kontakizuna da, hain justu, Velez de Mendizabalek aipatzen duen hori. Bertan jasota dago zela bi herriko bizilagunen artean bidea zabaldu zuten Arantzazurako, ordura arteko liskarrak albo batera lagata.

"Nork, ez bada Ama Birjiña Aranzazukoak bildu dituan batasun zoragarrian ordurarte etsai gogorrak ziratenak? Oñatik eta Mundraguek  paketurik Aranzazura zabaldu zuten bidea izandu zan Euskal Erri guztiarentzat pakerako bidea, andisek gora igo zuten laster alde danetako euskaldunak Ama Birjinaren aurrean belaunikatzera; ordutik gero ez zan izan ez ganboarrik ez oñaztarrik, baizik guztiak euskaldun utsak", dio Velez de Mendizabalen blogean argitaratutako Guerra historiagileak idatzitako pasarteak. Testu osoa irakurtzeko hemen klikatu daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak