Goi mailako mendi eta abentura zinema Arrasateko Amaia antzokian

Miren Mujika 2014ko api. 29a, 16:34

Besaide Mendizale Elkarteak abenturazko askotariko filmak ikusteko aukera emango die arrasatearrei datorren martitzenean, maiatzaren 13an, 19:30ean, Amaia antzokian. Sarrera bost eurotan egongo da.

Mendi  Tour   filmen zerrenda

Hiru pelikulen azpitituluak euskaraz izango dira.

  • Cascada: Bilbao Mendi Film Festivaleko film labur onena izendatu zuten eta kirola eta abentura ditu abiapuntzat. Mexikora bidaiatzen duten abenturazale batzuen esperientzia pertsonala narratzen du filmak. Kayak-a praktikatzen igarotzen duten denbora tartearen berri ematen du, ur jauzietan behera egindako jatsierak erakutsiz.
  • Valhalla: Eskiaren inguruko filma da honako hau. Hego Ameriketatik eskiatzen ibilitako kirolzale amorratu baten istorioa kontatzen du, paisaia ederrak behatzeko aukera eskaintzen duen bitartean. Film horren ondoren atsedenaldia egingo dute.
  • Cerro torre: Bilbao Mendi film Festivaleko film onenaren saria eraman zuen film honek eta alpinismoaren gaia jorratzen du. Zailtasun oso handiko gailurra den Corre Torre igotzeko bi lagunek edukitako gorabeherak kontatzen ditu.
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak