Jai giroa eta umorea, zapatuan gaztetxearen 23. urteurreneko ospakizunean

Imanol Gallego 2014ko api. 27a, 20:36

11:30etan ekin zieten urteurreneko ospakizunei Arrasateko gaztetxekoek. Herriko plazan batutako taldetxoek albokarien doinuak ez ezik, mamorro batzuen laguntza izan zuten kalejira egiteko orduan. Ondoren, trikipoteoaren txanda iritsi zen.

Barruak ongi busti eta gero, gaztetxean bertan prestatutako baba, aza eta arrozarekin bete zuten tripa 50 lagun inguruk, eta postre gisa monologo bat ere izan zuten. Bazkaldutakoa barre artean liseritu ostean, gazteak kalera irten, eta hainbat tabernen kanpoan, karro olinpiadak egin zituzten. Eguna borobiltzeko, gaueko 22:30ean Estricalla eta The Capaces musika taldeekin eman zioten amaiera aurtengo Gazte Egunari. Ohi moduan baina, batzuek, hurrengo goizeko gosariarekin bukatu zuten ospakizuna.

Ospakizunak garrantzia izan arren, festako gazte batek aipatu moduan, "gaztetxeak abiarazitako ereduaren egonkortasuna ospatzeko eguna izan da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak