Emakumeak eta osasuna ardatz duten ikastaroak Ekinekin

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko api. 26a, 08:52

Zenbait sendabelar.
Sorginkeixatan, Ilargi erregina eta Tao delako hiru ekintza antolatu dituzte maiatza eta ekaina bitartean. Izenematea dagoeneko zabalik dago.

Sorginkeixatan, inguratzen gaituzten sendabelarrak eta horien erabilerak ezagutzeko ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Maiatzaren 5ean, 12an, 19an eta 26an eta ekainaren 2an eta 9an izango dira saioan, 18:00etan.

Ilargi erregina tailerrean, berriz, hilerokoaren zikloak eta horrek emakumeengan dituen eraginak ezagutzeko aukea egongo da. Saio bakarra izango da, maiatzaren 14an, 18:00etan.

Tao delako hitzaldia ekainaren 17an izango da, 18:30ean. Norbere burua sendatzeko gaitasuna esnatzeko hitzaldi praktikoa izango da; estresa bizitasun bilkatzeko, sormena eta barruko bakea garatzeko hitzaldia, hain zuzen.

Izena emateko Ekin emakumeak Pablo Uranga 4 zenbakian duten egoitzara joan daiteke edo 943 79 83 70 eta 651 70 79 36 zenbakietara deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak