Ointxe! saskibaloi taldeko jokalari Haizeak eta Naiak ez dute erraz ahaztuko 2014ko Aste Santua. Cadiz-en jokatu den txapelketan izan dira Euskadiko selekzioarekin eta sailkapen faseko partidu guztiak irabazi eta gero Asturiaseko taldearen aurka jokatu zuten finalerdia apirilaren 15ean. Ointxetik adierazi dutenez taldeko bi jokalariek partidu oso ona egin zuten, eta taldeak 74-37 irabazi zuen.
Finala galdu
Biharamunean, apirilaren 16an, jokatu zuten finala Valentziaren aurka. Partidu borrokatua izan zen baina azkenean Valentzia gailendu zen 78-48 emaitzarekin.
Hurrengo urtean, beraz, Estatuko talderik onenen aurka jokatuko du Euskadik.
Ointxetik balorazio positiboa egiten dute: "Esperientzia bikaina gure jokalariek izan dutena, gaur egun euren adinean dagoen saskibaloi onena bertatik bertara ikusi ahal izan dute eta saskibaloiak eskaini ditzakeen gauzarik politenak ezagutu dituzte: lagunarteko elkarbizitza eta talde giroa, aurkariari errespetua eta saskibaloiaren gozamena".