Denboraldia amaituta laugarren geratu da Kanpanzar Arrasate Rugbi Taldeak sailkapenean

Kanpanzar ARTko mutilak partidu batetan.
Gorabeherekin amaitu du denboraldia Kanpanzar ARTk eta sailkapeneko laugarren postua eskuratu du. Denboraldia borobiltzeko, baina, oraindik hitzordu bat geratzen zaie, hain zuzen ere ekainean Arrasaten egingo den Zazpinako Errugbi Txapelketa.

Gorabeheratsua izan da Kanpanzar Arrasate Rugbi Taldearen denboraldi amaiera; izan ere partidu bat zeukan jokatzeke oraindik talde arrasatearrak, Hernani B-ren aurka martxoan jokatu beharreko norgehiagoka ez zuten jokatu eta orain, Federazioak, partidua galdutzat eman die sarrailagileei, "partidua jokatzera geratu ez eta zatietako bat ez epaitzeagatik".

Bestetik, Uribealdea B taldearen partidua galdu arren, aditzera eman dutenez, Kirol Diziplinarako Batzordeak emaitza bertan behera utzi eta Arrasateko taldeari eman dio garaipena azkenean. Arrazoia, Bizkaiko taldeak nazional mailako jokalariekin aritu zela partidu hartan.

Ekainean, Zazpinako Errugbi Txapelketa

Txapelketa amaitutzat eman bada ere, denboraldia borobiltzeko hitzordu bat geratzen zaie Arrasate Rugbi Taldeko seniorrei: ekainean Arrasaten jokatuko den Zazpinako Errugbi Txapelketa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.