Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
07:30ean Garibaitik irten eta Araba Lautadarako bidea hartu zuten Besaide mendi elkartekoek atzo, domeka; Langraitz eta Gasteizko Gainaren arteko ibilaldia egin zuten, Arabako Lautadarako antolatutako bigarrena.
"Lehenengo laino artean, baina poliki-poliki eguzkia irten zen, eta eguraldi oso ona izan genuen 16 kilometroko ibilbidea egiteko", kontatu dute partaideek. San Migel, Busto, Zaldiaran , Arrieta eta Rosteta mendiak (Gasteizko mendiak) utzi zituzten atzean ibilbide horretan.
Gasteiz Gainera 14:00ak aldera iritsi, eta Trebiñun bazkaldu zuten, han herriari bisitatxo bat egin, eta ondoren bueltatu ziren Arrasatera.
Hurrengo hitzordua maiatzaren 18rako egin dute: Gazteizko Gaina-Azazeta Gaina ibilbidea egin gura dute orduan.