"Harritu egiten nau Arrasateko Udalari ez kezkatzea produktu kimiko oso arriskutsuak erabiltzen direla eta orain arte ere erabili direla alde zaharrean. Izan ere, azken bost urteotan produktu kimiko horiez josi dute alde zaharra eta hori, ingurumen-mediku moduan, astakeria iruditzen bat. Beste alternatiba ekologiko batzuk badaude, ez direnak osasunerako kaltegarriak". Horixe adierazi du Dorleta Martinez ingurumen-medikuak gaurko osoko bilkuran, besteak beste.
(Argazkia: Dorleta Martinez udalbatzari berbetan, gaurko osoko bilkuran)
Udal Gobernuko bozeramaile Maider Morrasek, herritarrei gai horren berri eman izana eskertzeaz gain, euren ekarpena aintzat hartuko dela esan du: "Txosten teknikoetan oinarrituta ireki dugu adjudikazio prozesua, baina eskertzen dugu zuen ekarpena. Ez dugu arazorik nahi, ondo aztertuko ditugu zuen eskaerak. Hori da orain esan dezakedana".
PSE-EEko zinegotzi Aritz Arrietak, berriz, Udaleko zerbitzuek egin dituzten ikerketetan "erabat" sinesten duela adierazi du eta beraz, txosten teknikoari kasu egin behar zaiola.