"Euskal Herriaren egunaren bezperetan, Arrasateko Udalean ez ohiko osoko bilkura bat burutuko da, euskal herritarrak garela adierazteko garaia heldu dela azpimarratuz eta euskal herritartasunaren aldeko herri dinamika sustatzeko deia eginez", azaldu dute koaliziotik.
Besteak beste, Arrasateko kaleetan zein eraikuntzetan euskal ikurrak jartzeko gonbidapena luzatu eta "oroimen historikoa berreskuratzearen aldeko konpromisoa berretsiko" dute.
EHBilduk Euskal Herri osoko udaletara eraman asmo du aldarrikapen hori.