Asteburuan jokatu zen Lezon Infantil eta Kimu mailetako Gipuzkoako Txapelketa. Bertara joan ziren, besteak beste, Arrasateko Saioa Klubleko karatekak eta emaitza onak lortu zituzten:
Eider Gonzalezek 50 kg azpiko kumiteko kadeteen mailan 1.go postua eskuratu zuen eta 3. postua kata kategorian. Andoni Valor 45 kg azpiko kumite saioan 3. geratu zen eta 2. infantilen kata kategorian; Victor Gartzia 2. geratu zen 55 kg azpiko kumite kategorian, infantiletan eta sailkapen bera erdietsi zuen Elena Kortabarriak ere; Markel Pascual 2. postuan Katako kadeteen mailan; Mikel Aznarez 3. izan zen 60 kg azpiko kumiteko infantil mailan; eta Ander Martin 3. geratu zen 63 kg azpiko kadete mailan, kumite sailean.