Ferixalekua eta Altamira lotzen dituen igogailua itxita egongo da gaur, bihar eta etzi –apirilak 8, 9 eta 10. Gabon inguruan igogailuaren ateak apurtu zituzten ezezagun batzuk, baina behin behineko konponketa batzuk egin eta berehala jarri zuten martxan berriz. Hiru egunotan, baina, igogailuko ateak behin betiko konponduko dituzte.