Europar Parlamenturako hauteskundetarako zerrendak kontsultagai, gaurtik

Irati Goitia 2014ko api. 7a, 09:35

Maiatzaren 25ean egingo dira Europar Parlamenturako hauteskundeak eta gaurtik kontsulta daitezke zerrendak.

Zehazki, gaurtik apirilaren 14ra bitarte egongo da Europar Parlamenturako hauteskundetarako zerrendak kontsultatzeko aukera.

Bestalde, hauteskunde egunean mahaian egoteko zozketari dagokionez, legeak zehazten du: hauteskunde deialdia estatuko bulentin ofizialean publikatzen denetik, 25-30. egunera egin behar dela. Apirilaren 1ean egin zen deialdi hori. Beraz, apirilaren 26tik 30era bitarte egin beharko dira zozketak gure herrietako udaletan. Behin hori eginda, jakinarazpenak egingo zaizkie herritarrei. Horiek maiatzaren 25ean mahaian ez egoteko arrazoiren bat izanez gero, alegazioak egiteko aukera izango dute. Horretarako, notifikazioa jasotzen dutenetik hiru eguneko epea izango dute.

Joan zen egubakoitzean eratu zen, berriz, Bergaran hautes-batzordea. Hauteskunde prozesua zonaldeka arautzen duen erakundea da hori. Hiru epaile izaten dira buru, eta udaletako idazkariak delegatuak.

Alderdi politikoek apirilaren 16tik 21era bitarte aurkeztu beharko dituzte zerrendak eta hautagaiak hautes-batzordean. Behin betiko hautagaiak apirilaren 29an publikatuko dira buletinean. Kanpaina maiatzaren 9tik 23ra izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak