Gaurko batzarrari dagokionez, Iturripeko kiroldegiaren gaiaz gainera, Gipuzkoako Ur Partzuergoaren sarera 2013an isuritako ur bolumenari buruzko datuak aurkeztuko dituzte eta Aprendices kaleko aparkalekurako sarbidean apurtuta dagoen zoladura konpontzeko eskaera bideratzea landuko dute, besteak beste.
Horrekin batera, aurrekontuaren egoeraren kontrola ere egingo dute gobernuko kideek. Osterantzean, gai-zerrenda laburra izango dute gaur aztergai.
Termitak kentzeko
Biharko osoko bilkurari dagokionez, berriz, Arrasateko alde zaharrean termita izurriteko intsektuak kentzeko eta kontrolatzeko zerbitzua adjudikatzea proposatuko dute; baita hasierako onespena ematea ere Udal Ordenantzari, irisgarritasun egoera hobetzeko desjabetzea jardunbidea arautuko duena.
Horrekin batera, udalbatzarrari jakinaraziko diote Udalaren, Iturbide Egoitzaren eta Aukearen 2013ko aurrekontuaren likidazioaren onarpena. Luzatu egingo dutela Musakola Haurreskolaren instalazioekiko erabilera Eusko Jaurlaritzarekin izapidetzea. Eta aurkeztuko dute zein izango den udal Korporazioaren ordezkaria Suradesa erakundean.
Osoko bilkurak izaera publikoa duenez, interesa duen edozein herritar joan daiteke bertara. 18:00etan hasiko da.
Ezohikoa
Udalbatza kontuekin bukatzeko, eguenerako beste batzar bat deitu dute, gai bakarra lantzeko, kasu horretan: "Udalbiltzak aurkeztutako adierazpena eztabaidatu eta onartua izateko, hala balegokio".