Saio hirukoitzarekin eman zaio hasiera asteburuan X. Musikaldiari. Egubakoitzean, Bi arreba ikuskizuna eskaini zuten Kulturateko areto nagusian Xabier Lizaso pianojoleak eta Andoni Egaña bertsolariak.
Zapatuan berriz Arriaga eta Mozarten doinuak entzuteko aukera izan zen Orquesta Ricercaren eskutik. Talde bizkaitarra Susana Zabaco sopranoarekin batera aritu zen San Juan Bataiatzailearen parrokian.
Konpositore gazteak
Zapatuko emanaldia "beraien obra nagusiak gaztetasunean konposatu zituzten bi konpositoreei" eskaini zien Orquesta Ricercarek, bere zuzendari Alain Sanchok azaldu zuenez.
Gaur iluntzean berriz, Landarbaso abesbatza izango da parrokian emanaldia eskainiko duena. Errenteriako abesbatzak, azken mendeko zenbait pieza ezagun kantatuko ditu.