Gregoriar melodiak entzun dira domeka eguerdiko mezan

Mikel Arregi 2014ko apirilaren 6a

Abeslari gregorianoak domeka eguerdiko mezan.
Iruñeatik etorritako Schola Gregoriana Gaudeamus taldeko abeslariek domeka eguerdiko meza girotu dute Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokian.

Elizkizuneko abesti guztiak era gregorianoan abestu dituzte, eta behin meza bukatuta, 45 minutuko emanaldia eskaini dute San Juan Bataiatzailearen parrokian.

Horazio Argarate parrokoak esan digunez, "abesteko oso zailak diren piezak abestu dituzte, Erdi Aroko monastegietan kantatzen zirenak modukoak". Apaizak gaineratu duenez, "kantu gregoriano hauek otoitzerako beharrezkoa den lasaitasuna" eskaintzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak