Desfile moduan ezagutzen da kalean, baina urtez urte handitzen eta hobetzen doa ikuskizuna. Hasieratik bi aurkezlek gidatu zuten saioa, umore ukitua jarriz. Gero, gelaka antolatutako dantza-ikuskizunetan, hainbat kanturen pasarte labur batzuk dantzatu zituzten jarraian, saio dinamikoak eskainiz.
Urtero moduan, irakasleen agerraldiak eragin zituen barre algara handienak. Arropatik lotuta irten ziren, ileorde eta guzti.
Antzokia goraino beteta
Dirua batzea zen helburua eta horretarako sarrerak bost eurotan jarri zituzten salgai. Jasotako diru kopuru zehatza zein den oraindik kalkulatu ez badute ere, ikasleak pozik geratu ziren Amaia goraino bete zen-eta. Ikuskizunaren ostean, ikasle asko Arrasateko kaleetan ikusi genituen; ziur gauak luze joko zuela...