Gaur itzuliko da Arrasate Irratiko 'Igo Autobusera!' saioa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko api. 7a, 09:09
Otalora kaleko Goienako egoitzan egiten ari diren lanak amaitu barik badaude ere, gaur, astelehena, berreskuratuko ditugu FM 107.7ko zuzenekoak; hori horrela, 10:00etan uhineratuko dugu berriz ere, Arrasate Irratiko autobusa.

Goizeko saioak entzuteko aukerarik izan ezean, 14:00etan, 17:00etan eta 19:00etan ere baduzue aukera.

Gaurko saioan, Udal Bibliotekaraino hurbilduko gara

Goizeko lehenengo geltokian (10:00), besteak beste, eguneko albisteak jaso, agenda hitzorduak batu eta, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eskaini eta gero, 11:00etako elkarrizketaren geltokian, eguneko bigarren geltokian, bada, Asun Agiriano, Udal Bibliotekako lagunarekin egin dugu hitzordua. Haur bibliotekako arduradunarekin, Liburuaren nazioarteko egunaren harira antolatutakoak eta eskuartean dituzten beste hainbat ekimenen gainean jardungo dugu.

Datorren asteko zozketak

Ohiko jardunera itzulita, aste honetan bi zozketa egingo ditugu. Eguenean, Koltur Ostegunak ekimenarekin bat eginez, Bap-en errautsetatik jaiotako Inoren Ero Ni taldearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu. Egubakoitzeko zozketan berriz, honakoak izango dira: batetik, apirilaren 11an Oñatiko gaztelekuan Gose taldeak egingo duen emanaldirako sarrerak, eta bestetik, domekan, Amaia antzokian erakutsiko duten Mireia Gabilondo bergararrak zuzendutako eta Mikel Laboa oinarri duen Zazpi aldiz elur ikuskizunerako sarrerak.

Ohiko bideak dituzue zozketatan parte hartzeko: 943-25.05.05 telefonora deituta edo irratia@goiena.com helbidera idatzita. Parte hartu eta zorte on!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak