La Peña Basket taldea hartuko du MUk bihar

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko api. 4a, 15:21
Josu Larreategik eta haren mutilek Bilboko La Peña Basket taldearen bisita jasoko dute bihar; Iturripen jokatuko da 25. jardunaldiko partidua, 18:00etan hasita.

Sailkapeneko hamabigarren postuan dago La Peña Basket eta fisikoki talde gogorra da. Azkenaldian bizkaitarrek ez dute partiduak irabazten asmatu, baina horrek ez du esan gura biharko norgehiagoka erraza izango denik.

Hain zuzen ere, azken unera arte borrokatzen duten talde horietakoa da Bilbokoa. Lehen itzulian MUk La Peña Basketen kantxan jokatutako partiduaren amaieran, esate baterako, 67-78 emaitza erakutsi zuen markagailuak.

Sei partidu aurretik

Momentu honetan Larreategiren taldea bigarren postuan dago sailkapenean, eta, biharko partiduarekin, arrasatearrek sei norgehiagoka jokatu beharko dituzte liga amaitu bitartean.  "Ahalik eta jokorik onena eginda, partiduz partidu irabazten joateko helburua dugu", dio Larreategik. Izan ere, modu horretan, sailkapenean lehenengo doan Bide-Bide Donosti taldearen aurkako partiduaren ordua iristen denean –maiatzaren 10ean– txapelagatik borrokatu gurako lukete.

Bestalde, aurreko astean, igoera fasea jokatzeko txartela ziurtatu zuen MUk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak